Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

IZ

Ongi etorri, honako hau IZren webgune pertsonala da.

Artxiboa: Otsaila 2009

Ihauterien zirrara

iz 22/02/2009 @ 21:54

Gaur, ihauterietatik bueltan nagoela, aitortu behar dut festa hauek nolabaiteko zirrara eragiten didatela.
Ez dakit zergatik baina zertsobait eraldatzen naute eta aldaketa hori gustatzen zait, ordu gutxi batzuetarako bada ere. Hasiera batean lotsa piska bat ere pasatzen dut, baina berehala sartzen naiz pertsonaian eta saltsan. Urtean zehar egin ezin daitezkeen gurak eta gogoak azaleratzen ote dira? Tentela egitearen gozamena?
Seguruenik denetatik piska bat.

Berritzaile mozorroa

iz 19/02/2009 @ 22:54

Gaur pentsamolde ultra liberala duen pertsona bat ezagutu dut.
Hasiera batean bere pentsakera deigarria iruditu zait baina gauzak bere kontstuan jarriz, pertsona hauek boterea bilatzen dutela iruditzen zait.

Beraien munduaren egituraketa boterean oinarritzen da, edo hobeto esanda, beraiek bereganatutako boterea bermatu eta handitzeko zuzentzen dituzte aurrera eramaten dituzten ekimenak. Informazioa ere oso garrantzitsua zaie. Formakuntza etengabea pertsona legez hobetzeko ulertu beharrean boterea handitzeko lanabes bezala ikusten dute.Irakurketa bai baina ez norbere arimaren gozamenerako baizik eta boteretsuago izateko. Literatura ez, hobe hizkuntza laua, ulerterraza, konplikazioz hustuta. Pertsonen pentsakera geroz eta murriztuagoa, kontrolatuagoa, gidatuagoa. Hain pertsona prestatua baina Orwell ezagutu ez. Bada, honek orain 60 urte baino gehiago hau guztiaren mehatsuaz ohartarazi zigun.

Innobazio garbitzailea mozorro bezala. Horixe da aurreko guztiari esanahia eta koherentzia ematen diona. Egun, berritzailea ez denak ez du balio, pikutara joan daiteke ala langabezira. Dena den, kontratu finkoak, inoren gaineko kontratuak desagertzear omen daude, eta hortara bideratzen ari dira ere. Norbere kabuz lan, hainbat eta ordu gehiago eta sari gutxiagoren truke hobe. Hori bai poz-pozik eta berritzen, innobatzen.

Itsurakeriak ez gaitu errealitatea izkutatu behar, ongizatearen estatuak mehatsu asko ditu, baina handienak boterea bereganatzen ari diren izkutuko liberalizazioak dira, iritzi publikotik at geratzen diren milaka.