IZ

Blog berria
Web proiektu ezberdin bat hasi berri dut, orkestraren bloga hain zuzen ere. Gogo handiz ekin diot blog hau eratzen, izan ere gustoko dut bai gaia, baina baita ere lan berri honek duen “komunitate” kutsua.

Zerbaiten parte izatea gizakion behar bat omen da, eta orkestra-komunitate honen parte izatea gogo betetzen nau. Espero dut luzerako izatea eta blogarekin aritu ahala honek eboluzionatzea eta denborarekin aldatu eta hobetzea.

Hona hemen helbidea: http://www.blogari.net/orkestra207

Comments

Ihauterien zirrara
Gaur, ihauterietatik bueltan nagoela, aitortu behar dut festa hauek nolabaiteko zirrara eragiten didatela.

Ez dakit zergatik baina zertsobait eraldatzen naute eta aldaketa hori gustatzen zait, ordu gutxi batzuetarako bada ere. Hasiera batean lotsa piska bat ere pasatzen dut, baina berehala sartzen naiz pertsonaian eta saltsan. Urtean zehar egin ezin daitezkeen gurak eta gogoak azaleratzen ote dira? Tentela egitearen gozamena?

Seguruenik denetatik piska bat.

Comments

Berritzaile mozorroa
Gaur pentsamolde ultra liberala duen pertsona bat ezagutu dut.

Hasiera batean bere pentsakera deigarria iruditu zait baina gauzak bere kontstuan jarriz, pertsona hauek boterea bilatzen dutela iruditzen zait.

Beraien munduaren egituraketa boterean oinarritzen da, edo hobeto esanda, beraiek bereganatutako boterea bermatu eta handitzeko zuzentzen dituzte aurrera eramaten dituzten ekimenak. Informazioa ere oso garrantzitsua zaie. Formakuntza etengabea pertsona legez hobetzeko ulertu beharrean boterea handitzeko lanabes bezala ikusten dute.Irakurketa bai baina ez norbere arimaren gozamenerako baizik eta boteretsuago izateko. Literatura ez, hobe hizkuntza laua, ulerterraza, konplikazioz hustuta. Pertsonen pentsakera geroz eta murriztuagoa, kontrolatuagoa, gidatuagoa. Hain pertsona prestatua baina Orwell ezagutu ez. Bada, honek orain 60 urte baino gehiago hau guztiaren mehatsuaz ohartarazi zigun.

Innobazio garbitzailea mozorro bezala. Horixe da aurreko guztiari esanahia eta koherentzia ematen diona. Egun, berritzailea ez denak ez du balio, pikutara joan daiteke ala langabezira. Dena den, kontratu finkoak, inoren gaineko kontratuak desagertzear omen daude, eta hortara bideratzen ari dira ere. Norbere kabuz lan, hainbat eta ordu gehiago eta sari gutxiagoren truke hobe. Hori bai poz-pozik eta berritzen, innobatzen.

Itsurakeriak ez gaitu errealitatea izkutatu behar, ongizatearen estatuak mehatsu asko ditu, baina handienak boterea bereganatzen ari diren izkutuko liberalizazioak dira, iritzi publikotik at geratzen diren milaka.

Comments

Ilargia
Ilargiak emakume itxura hartzen du Euskal Herrian. Mari eta haren agerpen ezberdinak ilargian dute itxurarik deigarriena eta honek gugan ezinbesteko erakarpen eta influentzia mistikoa du.

Comments

Lehenengo saiakera
Blogosfera munduan egiten dudan lehenengo saiakera da hau. Orain arte ezer gutxi nekien mundu honi buruz, baina komunikazio tresna hau geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari denez, nik ere bertan egotea erabaki dut.

Beraz, piskanaka piskanaka edukiak gehitzen hasiko naiz behin traste honen funtzionamendua ikasten dudanean.

Laster arte

Comments